XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
UPNk Alliren erasoei erantzunez ekin dio hauteskunde kanpainariJose Maria Aznar Iruñera etorri zen Miguel Sanzi arnasa ematera
Jose Maria Aznar Espainiako PPko burua Iruñean egon zen atzo, UPNko hautagaiei sustengua adierazteko.
Miguel Sanz UPNko zerrendaburuak Juan Cruz Alliren erasoei erantzunez ekin zion hauteskunde kanpainaurrean: ukatu egin zuen UPN inoren sukurtsala dela eta Nafarroako gobernuburua
A. UNANUE/IRUÑEA
Aznar eguerdian iritsi zen Iruñera, berez UPNk eta PPk duela lau urte izenpetu zuten hitzarmenaz hitz egiteko, baina bisitaldia hauteskunde kanpainari hasiera emateko aprobetxatu zuen Jesus Aizpunen alderdiak.
UPNko hautagaiak sustatzeko egin zuten ekitaldian nagusi izan ziren Allik sortu berri duen alderdiari buruzko aipamenak.
Horrela, Aizpunek ukatu egin zuen UPN PPren sukurtsala dela.
Miguel Sanzek, urduri samar (bost aldiz trabatu zen
Gezurtatu egin zuen UPN Aznarren alderdiaren menpe dagoela eta PPk Espainiarako duen proiektuarekin bat datorrela gehitu zuen.
Ondoren Alliri zuzendu zizkion gezi guztiak.
Sanzek esan zuenez, Alli
Lehendakaritza UPNri esker eskuratu bazuen ere alderdi hori utzi ondoren karguari eutsi egin diolako.
UPNko lehendakariaren arabera,
Ildo beretik, CDN alderdi berria erabat pertsonala dela eta etorkizunerako proiekturik ez duela aipatu zuen Sanzek.
Indarkeriaren inguruan
Azkenik, PP Nafarroan UPNren menpe dagoela azpimarratu nahi izan zuen Aznarrek:
UPNren eta PPren hitzarmenari dagokionez, hori berretsi beharrik ez dagoela esan zuen, horretan emaitza onak ematen ari omen delako.
UPNko hautagaiekin argazki ugari atera ondoren, Madrilera itzuli zen Aznar.
Sanzek uko egin dio jendaurrean Allirekin aurrez aurre eztabaidatzeari.
UPNko zerrendaburuak atzo esan zuenez, ez dauka zertan eztabaidatu Parlamentuan ordezkaririk ez duen alderdi bateko hautagaiarekin.